XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erria gizonak osotzen dute.

Gizona, ordea, ez da gorputz utsa.

Ez-da gogo utsa ere.

Gizona gorputz eta anima da.

Orregatik bere on oso ta bikañenari begiratzen bazaio, oitura onak ipiñi bear goieneko mallan.

Zer esango genduke erriko osasuna zaintzearren, gaitz guziak aienatzen ari diran agintariak, eskola-gaiean zabarki jokatzen ikusiko bagiñuz?

Eta... ez al-da animako osasuna gorputzekoa baño lenagokoa?

Ez al-dira gorputzeko gaitz guziak baño kaltegarrigo gure gaztedi ederra ondatu nai duten oitura txarrak?

Ba-dakit ez dala errez-erreza lan ori, baña ori da erriko agintarien egitekoa.

Oraingo agintariena ta gerokoena.

Aurrera, bada, beti bide ortatik agintari maiteak!

Eriotzako orduan ez dezute izango damurik.

Antxe jasoko dezute zuek ere sari ederra zeruan.

Gaur edo biar, denak ezagutu bearko dute erriari zenbat on egin ziozuten, bere etorkizunaren oñarri diran gazteai gazte onak izaten lagundu zenietelako.

Garbi ta osasuntsu ateratako gaztedia... ori izango da zuen lanik txalogarriena.